XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Mike Watt mugarik ez

Mike Watt, The Minutemen taldeko baxu jolea izandakoa, Bilbon izango da gaur gauean. Sormen aldetik mugarik ez duen musikari honek bakarka grabaturiko disko berria, Contemplating the engine room, aurkeztuko du Palladium aretoan.

Mike Wattek baxua jo zuen The Minutemen punk taldean 1980tik 1985era. Taldeko buru D. Boon hil ondoren.

The Minutemen desegin zen eta gainerako bi kideek George Orleyk eta Wattek berak Firehose sortu zuten.

Live totem pole EPa grabatu zuten.

Blue Oyster Cult, Public Enemy, Butthole Surfers, Wire eta Superchunken bertsioekin, besteak beste, eta 1995ean bakarkako lehen diskoa argitaratu zuen Wattek, Ball-hog or tugboat?

Berau grabatzeko, Estatu Batuetako rock alternatiboaren izen ospetsuez inguratu zen Watt berak baxua jotzen du eta diskoko hamazazpi kantuetatik bitan soilik abesten du.

Diskoan parte hartu zuten musikarien artean, Eddie Vedder (Pearl Jam), David Grohl eta Krist Novoselic (Nirvana), J Mascis (Dinosaur Jr.), Thurston Moore, Steve Shelley eta Lee Ranaldo (Sonic Youth), Evan Dando (Lemonheads), Frank Black, Epic Soundtracks, Henry Rollins, Mark Lanegan (Screeming Trees), Stephen Perkins (Jane's Addiction) eta Flea (Red Hot Chili Peppers) daude.

Horiek denak elkarrekin jotzen entzuteagatik soilik merezi du rock alternatiboa, noise-a eta jazz-a nahasten dituen disko hau eskuratzea.

Mike Watten disko berria, Bilboko Palladium aretoan gaur aurkeztuko duena, Contemplating the engine room da.

Bertan, hirukote formatura itzuli da Watt. Stephen Hodges bateria jolearekin (Tom Waits, James Harman...) eta Nels Cline jazz gitarra jolearekin grabatu du untzi bateko motore-gelan hiru gizonek daramaten bizitzan oinarrituriko disko kontzeptual hau.

1980tik hasi naiz diskoak grabatzen, eta disko honetan lehen aldiz nire bizitza erabili dut argudio gisa, dio Wattek.

Izan ere, Watten aita EEBBetako Itsas Armadako soldadu izan zen, eta itsasotik bueltatzean kontatzen zizkion mamu istorioak baliagarriak gertatu zaizkio diskoa egiteko.

Abesti bakoitza egunaren zati bat da, egunsentiaren aurretik hasita eta hogeita lau ordu geroago amaituz, azaldu du kaliforniarrak. Halaber, lehen aldiz bere ibilbide luzean, Wattek abesten du diskoko kantu guztietan.

Bestalde, Porno For Pyrosen azken biran baxu jole gisa aritu da Watt.

Besteek esaten zidatena egin behar izateak lagundu nau lider hobeagoa izaten. Ez Perry Farrellek esaten zidanagatik, asko hitz egiten zuen janariari buruz, baizik eta nire furgoneta gidatu beharrean denbora asko izan dudalako autobusean nire hurrengo diskoa nola egin pentsatzeko